Azaroaren 9tik 15era bitartean, Latinoamerikatik eta Afrikatik etorritako 10 emakumek bisitatuko gaituzte, mugikortasun behartuaren erronkei eta emakumeek jasaten dituzten indarkeria espezifikoei buruz hitz egiteko, hausnartzeko eta ikasitakoa partekatzeko.
Alboan-ek 2019tik dinamizatzen eta laguntzen duen Emakumeok Martxan programaren barruan antolatu da bisita hau. Ordutik, emakumeen aurkako indarkeriek eta lekualdatzeek gora egin dute etengabe. Horregatik, gaur inoiz baino gehiago, beharrezkoa da konexio-espazioak sortzea, ikaskuntzak partekatzea, eta mobilizatzen lagunduko diguten aliantzak sortzea.
Testuinguru horretan, laster Bilbon eta Donostian egingo diren bi ekitaldi irekitan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu
Emakumeok Martxan Nazioarteko Biltzarra. Bilbo
Azaroaren 10ean eta 11n, Emakumeok Martxan: Giza Mugikortasuna eta Emakumeen aurkako Indarkeriak Nazioarteko Biltzarra egingo da Bilbon, Alboan-ek eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta.
Informazioa eta hizlariak:
- Noiz: 2026ko azaroak 10 eta 11
- Tokia: Barandiaran aretoa, Deustuko Unibertsitatea. Bilbo.
- Prezioa: doan
- Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa eta frantsesa, itzulpen-zerbitzuarekin. Zoom-en bidez. Itzulpena behar baduzu, zure telefono mugikorra eta entzungailuak eraman behar dituzu.
Elkartzeko gunea izango da eta ondorengoa aurkituko dugu:
- Emakumeok Martxan programa osatzen duten erakundeen esperientzia ezagutzea. Afrikako eta Latinoamerikako 10 herrialde baino gehiagotako GGKEen ordezkariek beren esperientziak partekatuko dituzte.
- Programaren ebaluazioaren emaitzak eta ikaskuntzak partekatzea.
- Latinoamerikan, Afrikan, Europan eta Euskadin emakumeei mugikortasunean laguntzeko esperientzien artean jakintzen trukeak sustatzea.
Afrikan eta Latinoamerikan mugitzen diren emakumeei laguntzen dieten erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute, hala nola Caddy Adzuba, Adiskidetasunaren Asturiasko Printzesa sariduna eta AFEM-FPMko (Kongoko Errepublika Demokratikoa) zuzendaria eta Alejandra Castellanos, Latinoamerikako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko (JRS) zuzendaria. Laster parte-hartzaile gehiago konformatuko dugu.
Azaroaren 10eko arratsaldean, gainera, tailer bat eskainiko dugu: Emakumeok Martxan programaren ebaluaziotik abiatuta, mugikortasunean dauden emakumeei laguntzeko ikaskuntzak eta gakoak. Batez ere, GGKEei, gizarte-erakundei edo gaian interesa duten pertsonei zuzenduta dago.
Izena emateko ordutegiak eta modalitateak
Zure parte-hartzea aukeratu dezakezu, libre zauden denboraren arabera:
- Goiz batean (azaroak 10 edo 11 — 9:30etik 14:00etara)
- Goiz bietan (azaroak 10 eta 11 — 9:30etatik 14:00etara)
- Egitarau osoa: goiz bietan + tailer praktikoa (azaroak 10, 15:30etik 17:30era)
Izena emateko: Gorde data eta aukeratu nola parte hartu nahi duzun:
Itzulpen zerbitzua: Hitzaldi batzuk ingelesez eta frantsesez izango dira, eta, beraz, itzulpen-zerbitzua egongo da Zoom bidez. Itzulpena behar baduzu, zure telefono mugikorra eta entzungailuak eraman behar dituzu.

Berdintasunerako sareak ehuntzen: Afrikatik, Latinoamerikatik eta Euskaditik GJH 5era migratutako emakumeei laguntzeko esperientziak (Donostia)
Gainera, bisita horren barruan, Espainiako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (SJM) hausnarketa – eta truke- jardunaldi bat antolatu du Donostian, Alboan, Ellacuria Fundazioa eta Loiolaetxearen laguntzarekin.
Informazioa:
- Noiz: 2026ko azaroaren 13a
- Ordutegia:
- Tokia: Donostia
- Prezioa: doan

Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioaren finantza-laguntzarekin egin da. Edukia diruz lagundutako erakundearen erantzukizun esklusiboa da, eta ez du nahitaez islatzen Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030en Ministerioaren iritzia.


