Aurten, Euskadiko hainbat herritan “Emakume migratzaileak, eskubideak dituzten emakumeak” proposamena garatzen ari gara, emakume migratzaileek bizi dituzten errealitateak ikusarazteko, jatorritik helmugara iritsi arte. Ekimen hau Emakumeok Martxan proiektuaren barruan kokatzen da, eta migrazio-prozesuaren fase guztietan jasaten dituzten eskubideen urraketak, diskriminazioak eta indarkeriak salatzea du helburu. Jendearentzat zabalik dauden espazioak dira, partekatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko.

Lehenengo hitzordua Eibarren izan zen, martxoaren 10etik 14ra, eta agenda bizia izan zuen, jardueraz betea. Orain Bilboren txanda da, apirilaren 4tik 9ra. Egun horietan, topaketak, hausnarketak eta gozamen-uneak sortzea espero dugu prestatutako programazioaren bitartez: hitzaldiak hainbat kolektiborekin, hezkuntza-jolasak hainbat ikastetxetako neskentzat eta nerabeentzat (scape room eta antzara-jokoa), antzerkia, ipuin-kontaketak, sinadura-bilketa eta askoz gehiago.

Ez galdu prestatu dugun programazioa. Zuen zain egongo gara Yimbi espazioan, Bilboko Uribitarteko arrapalan.

EGITARAUA

  • Astelehena 4
    18:00 Mahaia ingurua: “Emakumea eta babeslekua: nahitaezko migrazioak”
    Ukrainako (UkraniaSOS), Errusiako, Siriako eta Marokoko (Ongi Etorri Errefuxiatuak) emakumeak
    Asteartea 5
    18:00 Mahaia ingurua: “Emakume migratuak: jatorria, ibilbidea eta helmuga”
    Senegal, Kolonbia, Maroko, Kazakhstan eta Nikaraguako emakumeak
  • Asteazkena 6
    18:00 Hitzaldia: María Juncay-Emakume Migratu Feministak
    Zainketa ordainduak vs egoera administratibo erregularrean eta irregularrean dauden emakume migratuak eta arraziatuak
    19:00 Dantzaldia: Maguare Bilbao talde folkloriko kolonbiarra
  • Osteguna 7
    18:00 Betto Snay-ren Showcase
    Angolako musikari eta moda diseinatzailea, Cama de Cartón proiektu solidarioaren sortzailea eta De Bilbao de Toda la Vida sariaren irabazlea
    19:00 Antzerki foruma “La zanja”- Konpainia: Caminamos para crecer
  • Ostirala 8
    17:00-19:30 Eskubideen berdintasunaren aldeko emakume migratzaileen arteko elkarrizketa
    Antolaketa: Fundación Ellacuría – FAMEK Elkartea
  • Larunbata 9
    11:00 Ipuin kontaketa “Berana, salvemos la isla”- Alebriges Fantasías taldea
  • 17:00-19:30 World Café “Zer behar dugu familia eta etxeko langile zaintzaileek?”
    Antolaketa: Fundación Ellacuría – Torre de Babel

Jarduera guztietan txikigune tematiko bat egongo da.

Egunero: :
• Bisitatu “Errefuxiatuak Kamerunen, hobetzeko nahia agerian uzten duten istorioak” erakusketa
• Ezagutu “Zertaz kexatzen dira?”
• Parte hartu “Zure arropa martxan” ekintza-proposamenean eta eman zure arropa.
Horren bidez, emakume migratzaileak laguntzeko proiektuak gauzatuko dira
• Sinatu emakumeentzako migrazio seguruagoaren alde

Deskargatu egitaraua >