Datorren maiatzaren 8an, 18:00etan, emakume migratzaileei buruzko estereotipoak hausteko tailerra egingo da Eibarko Andretxean. Helburua emakume migratzaileekin dugun harremanean modu inkontzientean dauden estereotipo eta aurreiritziei buruz gogoeta egitea da, modu atsegin eta errazean. Hori lehen urratsa da horretaz jabetu eta horren arabera jardun ahal izateko, gure auzo eta udalerrietako bizikidetza hobetuz.

Jarduera hau Emakumeak eta Gazteak Martxan proiektuaren parte da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua.

Bertaratzera animatzen zaituztegu!