Hurrengo hilabeteetan zehar, gure inguruneko hirietara, Bilbo, Donostia, Eibar, Zarautz, Vitoria-Gasteizera, eta abarretara, proposamen berezia eramango dugu agerian jartzeko  emakume migratzaileek eta migratuek jatorrizko lurraldetik helmugara heldu arte bizi dituzten errealitateak. Proposamen hori Emakumeak Martxan proiektuaren barnean kokatzen da, eta emakume horiek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak, diskriminazioak eta indarkeriak salatu nahi ditu. Publikoarentzat zabalik egongo diren guneak izango dira, partekatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko.

Lehenengo topaketa Eibarren izango da, martxoaren 10etik 14ra. Abiapuntutzat hitzaldi bat izango dugu martxoaren 10ean, Caddy Adzuba eta Juilienne Baseke Kongoko Errepublika Demokratikako AFEM elkarteko liderrekin, beren herrialdearen barnean gertatzen den migrazioaz arituko direlarik. Caddy Adzuba abokatua da, GGEEen aktibista, eta 2014an Adiskidetasunaren Asturiaseko Printzesa Saria jaso zuen.

Antzerki-Foruma ere egongo da 11n, ostiralean; kontu kontalariak, 13an, igandean, eta topaketa bat Eibarko emakume migratzaileen erronka ezberdinez aritzeko, hizpideak ondoko hauek izango direlarik: enplegua, gizarte baliabideak, prestakuntza eta inklusio soziala. Halaber, kulturartekotasunaz ere arituko gara HHIren eta udalerriko herritarren eskutik.

Goizetan, Escape Room eta antzara-jokoaren gisako hezkuntza jolasak izango ditugu ikastetxeetako ikasleentzat eta aisialdiko taldeentzat. Modu dibertigarria izango da errealitate horietaz hausnarketa egiteko.

Modu egonkorrean, argazkien erakusketa eta karrusel multzo bat egongo dira, emakume migratzaileek zainketa-lanetan duten zereginari buruzkoak. Aldi berean, “Zure arropa martxan” kanpainaren barnean, arropa biltzeko gune bat ezarriko da, kausarako fondoak biltzeko asmoz, eta, halaber, sinatzeko gune bat ere jarriko da, Migrazio eta Asilorako Akordio Europarrean genero ikuspegia kontuan izateko.

Hurrengo topaketa Bilbon izango da, apirilaren 4tik 9ra

Egitaraua deskargatu