HEGOAFRICA

Hegoafrikan, generoan oinarritutako indarkeria gainditu duten emakume eta neskato errefuxiatuen enplegu-aukerak hobetzea.

NON?

Hegoafrikan, Afrika osoko milaka migratzaile eta errefuxiatu daude. 2019an, 89.285 errefuxiatu eta 26.453 asilo-eskatzaile zenbatu ziren bertan. Urtero, 40.000 bortxaketa erregistratzen dira; gutxi gorabehera bat 15 minutuan behin. COVID-19ak eta konfinamenduaren ondorioek “ezkutuko pandemia” hori larritu dute. 

Gainera, herrialdeak ebatzi gabeko asilo-eskaera kopuru handiena du eskualde osoan: eskaera aztertzeko atzerapenak, ebazpena berritzeko prozesuan eta itxaronaldian jartzen diren oztopo administratiboak, eta onartutako eskaera kopuru eskasa (% 8). Testuinguru horretan, pobrezia, prekariotasun eta marjinaltasun egoeran bizitzera behartuta dago talde hori; izan ere, osasun- eta hezkuntza-sistemetatik eta lan-merkatutik kanpo uzten dituzte, eta eraso xenofobo bortitzen biktima izan daitezke. Zailtasun horiek tarteko, Hegoafrikan kontrako giroan bizi dira hirietako errefuxiatuak, eta gizarte-talde kalteberenen artean larriagoak izan daitezke zailtasun horiek.

Hegoafrika

bortxaketa bat gertatzen da

2019an errefuxiatuak Hego Afrikan

NORENTZAT DA?

Proiektua, batik bat, Kongoko Errepublika Demokratikotik, Zimbabwetik, Nigeriatik eta Burunditik iritsi eta hirietan babestu diren emakumezko errefuxiatuentzat da.

Jatorrizko herrialdea utzi behar izan duten emakumeek zailtasun askori egin behar diete aurre: xenofobia, arrazakeria, sexu-indarkeria edo generoan oinarritutakoa, seme-alabak guraso bakar gisa haztea, langabezia, esplotazioa, hizkuntza-oztopoak edo burokrazia-prozesuen berezko zailtasunak.

ZER EGITEN DUGU?

Ekimen honen bitartez, Johannesburgon eta Pretorian, zera lortu nahi dugu: sexu- eta genero-indarkeriatik bizirik atera diren 60 emakumek eta neskatok beren babes-beharrak asetzeko gai izatea, autosufizientzia indartuz; beren jarduera ekonomikoak dibertsifikatzea eta erresilientzia hobetzea; eta beren lan-aukerak handitzea. Horretarako, programan parte hartzen duten emakumeak laguntza psikosozialeko taldeetan sartuko dira, gizarte-babeseko tresnak eskainiko zaizkie, eta lanbide-heziketako ikastaroak egin eta negozio txikiak kudeatzeko laguntza jasoko dute.

NOREKIN LAN EGITEN DUGU?

Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak errefuxiatuei lekualdaketa-prozesu osoan laguntzeko konpromisoz dihardu. Askotariko gatazken artean, Boko Haram talde terroristaren presentziak ezinbesteko bihurtzen du Nigeriako, Burundiko, Kongoko Errepublika Demokratikoko eta beste herrialde batzuetako emakumeei eta neskatoei laguntza ematea.

EGIN DEZAGUN EMAKUMEEN HEZKUNTZAREN ALDE.